Gora
etorlan hobetzen lagundu nahi diguzu?Itxi
Bilatu
Itxi
EtorLan

Zure interesekoa

Nola ultertzen ditugu “gaitasunak eta interesak” etorlan-en

13/05/2021 | etorlan
Gogokoenak

Partekatu

Twitterren partekatu Facebooken partekatu Whatsappen partekatu Emailez partekatu
Nola ultertzen ditugu “gaitasunak eta interesak” etorlan-en

Bigarren hezkuntzatik edo batxilergotik unibertsitate graduaren edo lanbide heziketako graduaren amaieraranzko transizioa erraztu eta hobetzen duten ezagutza, gaitasun, trebetasun eta interes desiragarrien bilduma bezala ulertzen ditugu.

Geuk prestatutako bilduma da, ikasketa jakin batzuk aukeratzeko orduan lagungarria izan dadin.

Titulazioen fitxetan, prestakuntzaren arloarekin lotutako interes espezifikoei atal bat eskaini diegu. Bereizituta, titulazio bakoitzerako beharrezkoak diren gaitasun kognitiboak, gaitasun instrumentalak eta zeharkako gaitasunak sartu ditugu, hauek definizio generiko eta homogeneoa dutelarik.

Hona hemen garatu dugun gaitasun-bildumaren egitura eta definizioa:

Kontzentratzeko eta abstrakziorako gaitasuna Kontzentrazioa: zerbaitetan intentsitatez zentratzeko gaitasuna.
Abstrakzioa: Elementuak bakarka aztertzeko gaitasuna, haien izaera eta oinarriak ulertzeko. Ikurrak eta grafikoak erabiltzeko trebetasuna eta memoria landua eta antolatua.
Pentsamendu kritikoa Zerbait xehetasunez aztertzeko eta irizpide propioa sortzeko gaitasuna. Ideia, ekintza eta iritzien oinarriekiko interesa.
Behatzeko gaitasuna Ikuspuntu ezberdinetatik eta zentzumenak erabiliz begiratzeko eta aztertzeko gaitasuna, oharkabean pasa daitezkeen xehetasunak ezagutzeko helburuarekin.
Entzuteko gaitasuna Solaskidearen mezua ulertzeko gaitasuna, hizkuntzaren elementu guztiei arreta jarriz (hitzezko eta hitzik gabeko hizkuntza), arreta eta ulermena transmitituz.
Oreka emozionala eta pazientzia Oreka emozionala: Inguruko estimuluen aurrean egonkortasun emozionalari eusteko gaitasuna.
Pazientzia: Itxaroteko gaitasuna eta egoera deserosoak urduritu gabe onartzeko gaitasuna.
Soziabilitatea eta enpatia Soziabilitatea: Pertsonekiko tratua eta harremana gustuko izatea, izaera ireki eta kanporakoia. Pertsonen arteko harremanetarako gaitasuna.
Enpatia: Beste pertsonekin identifikatzeko eta haien emozioak atzeman eta partekatzeko gaitasuna.
Analisia eta sintesia Informazioa antolatzeko eta egituratzeko gaitasuna, osotasuna eta zatiak eta haien arteko harremanak sakonago ezagutzeko.
Ezagutzen aplikazioa Ikasitakoa praktikan jartzea zeregin berriak egiteko edo arazoak konpontzeko.
Aztertu eta esperimentatu Edozein elementu, fenomeno edo egoera arretaz eta arduraz ikertzea, hipotesi edo printzipioen egiazkotasuna edo garrantzia probatzeko, aurkitzeko edo zehazteko. Esperimentaziorako eta landa-lanerako prestasuna.
Informazioa jakinarazi eta transmititu Ahozko eta idatzizko komunikaziorako gaitasuna. Informazioa, ideiak, arazoak eta irtenbideak publiko espezializatu nahiz espezializatu gabeari transmititzeko gaitasuna.
Informazioa bilatzea eta interpretatzea Datu-iturri garrantzitsuak bildu, erlazionatu, erabili eta interpretatzeko gaitasuna, gai sozial, zientifiko edo etikoei buruzko hausnarketa batetik eratorritako iritziak emateko.
Argudiatu eta limurtu Argudiatu: Elkarrizketarako gaitasuna eta arrazoibide desberdinen ulermena. Hainbat ikuspuntutatik arrazoitzeko eta diskurtso-motetan akatsak detektatzeko gaitasuna.
Limurtu: Beste pertsona batzuk arrazoiekin zerbait egitera edo sinestera bultzatzeko gaitasuna.
Lidergoa eta ekimena Lidergoa: Erabakiak hartzeko, erantzukizunak onartzeko eta beste pertsona batzuk helburu komuna bilatzen parte hartzera bultzatzeko gaitasuna.
Ekimena: Ideiak ekintza bihurtzeko gaitasuna. Ekintzei ekiteko eta helburuak lortzeko bultzada.
Sormena eta berrikuntza Egoera desberdinei edo arazoei irudimenezko erantzuna ematen dioten irtenbide berri, desberdin eta originalak sortzeko gaitasuna.
Talde-lana Taldeko proiektuetan integratzeko, taldeko gainerako pertsonekin lankidetzan aritzeko eta helburu komuna lortzeko behar diren rolak hartzeko gaitasuna.
Egokitzapena Egoera berrietara egokitzeko eta ohitzeko gaitasuna. Gerta daitezkeen aldaketen aurrean malgutasuna eta tolerantzia.
Autonomia Ikaskuntzan edo lanean nork bere burua erregulatzeko eta ekintzak planifikatzeko, antolatzeko eta haien ardura hartzeko gaitasuna. Berrikuntzak barneratzeko gaitasuna.
Gatazkak konpontzea Bitartekaritzarako, negoziatzeko eta adiskidetzeko gaitasuna.
Arazoak konpontzea Arazo bat ezagutzen eta aztertzen jakitea, funtsezko osagaiak identifikatuz, eta hura konpontzeko estrategia bat prestatuz.
Planifikatu eta koordinatu Ideia bat diseinatu eta zuzentzea proiektu batean zehaztu arte eta helburuak lortzeko behar diren denbora eta jarduerak planifikatzea. Proiektuan pertsonen parte-hartzea antolatzea.
Hizkuntzetarako erraztasuna Hizkuntzetarako erraztasuna, memoria ona eta ulertzeko gaitasuna.
Gaitasun digitalak Komunikaziorako, informazioa bilatzeko eta datuak tratatzeko tresna informatikoak ezagutzeko trebetasuna.
Albiste gehiago
etorlaneko newsletterera harpidetu nahi duzu? Buletinera harpidetu etorlaneko newsletterera harpidetu nahi duzu? Buletinera harpidetu