Gora
etorlan hobetzen lagundu nahi diguzu?Itxi
EtorLan

Zer da etorlan

etorlan Adegik sustatutako web plataforma da, ikasleei, familiei, irakasleei eta orientazioko langileei, Euskadin egin daitezkeen tituluei buruzko informazio erabilgarria eskaintzeko, eta ikasleen orientazio akademikoa, lana eta lanbidea errazten duten tresnak eskaintzeko.

Zergatik etorlan?

Mota honetako tresna baten beharra argi eta garbi identifikatzen da 'Gipuzkoako gazteriaren ikasketak aukeratzeko arrazoiak' proiektuaren emaitzek adierazten dute Gipuzkoako lau ikasletik batek bere irizpideari bakarrik jarraitzen diola eta % 60ak Interneten bilatzen duela bere etorkizuneko ikasketen inguruko informazioa, egun bizi duten asebetetze maila baxuarekin.

Dagoen eskaintzari buruzko informazio falta horren ondorioz, DBHko eta Batxilergoko ikasle kopuru handi batek ez daki etorkizunean zer ikasketa egingo dituzten. Eta horri, graduko ikasleen uzte eta aldaketa portzentaje handiaren adierazle kezkagarria gehitzen zaio, baita egiten dituzten ikasketekin pozik ez egoteko ere.

Horregatik guztiagatik, Etorlan euskal ikasleei eskura dituzten tituluei buruzko informazio argia eta fidagarria eskuratzen laguntzeko sortu zen, tituluen profilak beren lanbide-errendimendua, lan baldintzak eta enpresen beharrak konbinatuz.

 

Zein emaitza espero ditugu?

4

Orientazio akademikoko politika hobe bat

Orientazioaren arloan lan egiten duten profesionalek diote haien lana modu efikazean egiteko informazio egokia falta zaiela eta titulazio desberdinen inguruko txostenak eta enplegagarritasunari buruzko datuak falta zaizkiela. Etorlanen bitartez, informazio akademikoa, profesionala eta lanekoa modu erraz batean eta erabilgarrian eskaini nahi dugu, hainbat informazio-iturri konbinatuta.

8

Langabezia eta jarduerarik ezako tasa txikiagoa eta kalitate handiago eta egonkorragoko enplegua

Merkatuak eskatutako karreren, profesionalen eta profilen doikuntza hobetzen delako ikasleen aukerekin. Izan ere, Lanbidetik egiten den lanerako orientazioa hobetzen lagun dezake informazio sistema integratu efizienteago eta enpresa beharretatik gertuago dagoen lan merkatuaren jarraipen hobearen bitartez.

10

Desberdintasun sozial txikiagoak

Desberdintasunen alderdi anitzen barruan, ezin ditugu ahaztu baliabide urriagoak dituzten pertsonek dituztela informazio gutxiago enplegagarritasun handiagoa eta ordainsari handiagoak dituzten heziketa ibilbideen inguruan. Informazioa erraz helaraziz eta gizartearen oinarri zabalagoen eskura jarriaz, erabakiak informazio gehiagorekin hartzeko, desberdintasun horiek murrizten dira eta litekeena da haien heziketa maila ere igotzea.

5

Genero desberdintasun txikiagoak

Kasu askotan, emakumeek lan barneratze txikiko hezkuntza zikloak edo unibertsitateko karrerak edo lan baldintza okerragoak dituztenak aukeratzen dituzte, gizartearen estereotipoek bultzatuta gehienbat. Lan informazio osagarri hobe baten eskaintzak aukeraketa horiek saihestu ahal izango ditu, eta genero-arrakalak murriztu.

9

Enplegu bolumen handiagoa eta enpresen lehiakortasun handiagoa lortzen laguntzea

Enpresek behar dituzten profilak hobeto doitu ditzaketela eta, beharrekoak diren gaitasunak areagotuz, enpresaren lehiakortasuna ere bultzatuko da.

8

Lurraldeko erakundeen talentua erakartzeko eta atxikitzeko politikak diseinatzen aurrerapausoa

Talentudun pertsonak enpresa proiektuetan sartzeko beharrak eta betekizunak hobeto ezagutzen direlako.

Kontaktua

Gurekin harremanetan jar zaitezke hemen etorlan@etorlan.eus

Esker onak

Lehenik eta behin, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia sustapena, Turismoa eta Landa Ingurunea Sailaren diru-laguntza eskertu nahi dugu, enpresen talentua eta pertsonen ikasketak sustatzeko programaren bitartez emana, haren laguntzarik gabe ezin izango genuelako proiektu hau garatu.

Adegiren langileak ere gogor aritu dira lanean, eta haiez gain, kanpoko taldeen laguntza ere izan dugu, gure gaitasunetatik haratago iristea ahalbidetu digutenak haien kemenarekin eta konpromisoarekin.

Oso garrantzitsua izan da hurrengoen laguntza:

breakingmolds.com

Breaking Molds

Diseinua, irudia eta erabilgarritasuna garatzean.

www.breakingmolds.com

anfora.net

Anfora

Programazio funtzionala bihurtzen buruan gutxi gorabehera genuen guztia.

www.anfora.net

eklan.es

Eklan

Bideo profesionalen grabazioan eta edizioan.

www.eklan.es

daynticlegal.es

Dayntic Legal

Aholkularitzan, zerbitzu digitalaren eta legea betetzearen arteko orekari eusteko.

daynticlegal.es

 

Bukatzeko, ez ditugu ahaztu nahi titulazio eta lanbide desberdinen profilak grabatzen lagundu diguten enpresa guztiak, eta haiek egitea utzi diguten pertsona eskuzabal guztiak ere.

Enpresa laguntzaileak