Pribatutasun-politika
DATU PERTSONALEI BURUZKO POLITIKA INFORMATIBOA: ETORLAN
Arduraduna
Nor da zure datuen tratamenduaren Arduraduna?
ADEGI- Gipuzkoako Enpresen Elkartea
I.F.Z.: G20054359
Elkarte Profesionaletako erregistro-datuak: erregistro-zk: 20/128
Helbidea: Mikeletegi Pasealekua, 52 20.009 Donostia
Telefonoa: 943 30 90 30
Faxa: 943 30 91 50
Datu pertsonalei buruzko eskaerak jasotzeko helbide elektronikoa: responsablelopd@adegi.es
Xedea
Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?
Ikasketen hautaketan orientatzeko, enplegagarritasunean eta pertsonak bere lehentasunen arabera hautatutako iragazkietan oinarrituta. Webgunearen arlo pribatuaren bitartez, informazio interesgarria edo pertsona interesatuak gustuko gisa markatu dituen arloak kudeatzeko. Informazioa biltzen den ikasketak aztertzeko, pertsonaren profilaren, lurraldearen eta adinaren arabera.
Etorlan plataforman txertatutako berrikuntzei buruzko newsletter informatiboa bidaltzeko.
Webguneko harremanetarako kanalaren bitartez jasotako hobekuntza-iradokizunak kudeatzeko.
Legitimazioa
Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?
Datuen Babeserako Europako Araubide Orokorreko 6.1. a) artikuluan oinarritzen da baimena.
Hartzaileak
Zein egoeratan komunikatzen ditugu zure datuak?
Datu pertsonalak ez zaizkio hirugarren bati lagako, arlo honi dagozkion legez ezarritako betebeharrak betetzeko edo zerbitzuari laguntza emateko baldin bada izan ezik.
Nazioarteko transferentziak
Zein egoeratan egiten dira?
Datuen kudeaketak ez du berekin ekartzen aipatu datuen nazioarteko transferentziak egitea.
Kontserbazioa
Zenbat denboran zehar kontserbatzen ditugu zure datuak?
Datu pertsonalak subjektuak uko egitea edo baja ematea erabaki arte kontserbatuko dira, blokeo-egoerara igaroz, hau da, aplikatu beharreko araudiak ezarritako preskripzio-aldietan zehar izango duten egoera, baita kudeaketa orokorretik eta datu pertsonalen kudeaketa zehatzetik eratorritako erantzukizunen exijentziari dagokion preskripzio-aldietan zehar ere.
Eskubideak
Zein eskubide izango dituzu zure datuak ematen dizkiguzunean?
Pertsona interesatuek ADEGI beraiei dagozkien datu pertsonalak tratatzen ari den jakiteko eskubidea dute.
Zehazki, euren datu pertsonalak atzitzeko eskubidea dute, baita okerrak diren datuak zuzentzeko edo, hala badagokio, horiek ezabatzeko ere, besteak beste, datuak, dagoeneko, jaso ziren helburuetarako beharrezkoak ez direnean.
Tratamendua pertsonaren baimena lortzean oinarritzen denean, honek baliogabetzea eskatu ahal izango du, eta baliogabetze horrek ez du eraginik izango adierazpen horren aurretik egindako tratamenduan.
Egoera batzuetan, pertsona interesatuek euren datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango dute eta, kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo horien aurrean defendatzeko soilik kontserbatzen ditugu.
Pertsona interesatuak bere eskubideak erabil ditzake, arduraduna identifikatzen den atalean adierazitako posta-helbidera edo helbide elektronikora eskaera bidaliz; ondore horietarako, gure pribatutasun-atarian eskaera-inprimakiaren eredu bat dago eskuragarri.
Zure eskubideak erabiltzean asebeteta sentitu ez bazara, Datuen Babesaren Espainiako Agentzian erreklamazio bat jarri dezakezu, bere web orrian adierazitako posta-helbidean edota helbide elektronikoan.
Segurtasuna
Datuak era konfidentzialean eta segurtasun-neurri tekniko eta antolatzaileen baitan tratatuko dira, baimenik gabe aldatzea, galtzea, tratatzea edo atzitzea saihesteko.